2zio - Nor Nintzen Ni

  • Artist: 2zio ( 2zio)
  • Album: Bideak
Basque (Modern, Batua)
A A

Nor Nintzen Ni

(Galdetu nion
neure buruari
nor nintzen ni…
nor nintzen ni?)
 
-Ispilutxo ispilutxo zer nago argal? lodi?
Buruak ez nau maite…
 
-Ispilutxo ispilutxo zer nago argal? lodi?
-Nik ez dut erranen entzun nahi duzun hori.
-Mundua maite dut baina munduak ez nau maite.
-Lehenik zeure burua maitatzen hasi zaite.
 
-Nahi dudan janzkera horrekin kalera
gaizki begiratzen naute normala ote da?
-Besteen begirada zure kezka baldin bada
zu ez zara nahi duzuna nahi dutena zara.
-Nor nintzen ni?
-Jakin hori zuk soilik dakizu
nik ezin deus egin berdin baldin badizu.
Urratsez bihur zazu infernua paradisu
eguna zuk erabaki ez zaitzan erabaki zu.
 
Gaua iristen denean ametsak beltz
oheak lau ditu munduak zenbat ertz?
(Galdetu nion) neure buruari
ezin sinets ta erantzunik ez
 
Nor nintzen ni?
Inork ba al daki hemen?
Nor nintzen ni?
Nik hautatu al nuen?
Nor nintzen ni?
Neure baitan dagon putzu sakon horri galdetu nion:
Nor nintzen ni?
 
Inork ba al daki hemen?
Nor nintzen ni?
Nik hautatu al nuen?
Nor nintzen ni?
Neure baitan dagon putzu sakon horri galdetu nion:
Nor nintzen ni?
 
-Iraganean dauzkat hamaika kate...
-Ez, zuk jartzen dituzu.
-Ez jartzen dizkidate.
Nahi dudana ezinezkoa dela esan didate...
-Dena ezinezkoa da saiatzen dugun arte.
 
-Mundua aldatu nahiko nuke goi ta behe
izan nahi nuke gazte aske burujabe.
-Ingurua halare begiratu parez-pare
dena aldatu nahi duzu, zu aldatu gabe.
 
-Zenbat galdera dauden...
-Galdetzen ez duenak ez du erantzunik izanen.
-Ni zer ote nintzen lehen?
-Bizi orain eta hemen,
zarenak erranen dizu zu zer izanen zaren.
 
-Ez bilatu gehiago,
erantzuna zure baitan dago.
(Galdetu nion)
Gaur arte zergatik ta naizenagatik nik orain badakit
nor nintzen ni.
 
Inork ba al daki hemen?
Nor nintzen ni?
Nik hautatu al nuen?
Nor nintzen ni?
Neure baitan dagon putzu sakon horri galdetu nion:
Nor nintzen ni?
 
Inork ba al daki hemen?
Nor nintzen ni?
Nik hautatu al nuen?
Nor nintzen ni?
Neure baitan dagon putzu sakon horri galdetu nion:
Nor nintzen ni?
 
-Ispilutxo ispilutxo zer nago argal? lodi?
(Nor nintzen ni?)
 
Erantzunik ez
 
(Galdetu nion
neure buruari
nor nintzen ni…
nor nintzen ni?)
 
Submitted by KontrolpianKontrolpian on Wed, 12/06/2019 - 11:28

 

Advertisements
Video
Comments