Advertisements

2zio - Hotza

  • Artist: 2zio ( 2zio)
  • Album: Bideak
Basque (Modern, Batua)
A A

Hotza

Bizitzaren balantzan, hari gainean dantzan
gabiltza ta hitza jartzen dugu zalantzan.
Hegorik gabeko xori bat zertan datzan,
amets baten norantzan iparra da baldintza.
 
Gizakiak hainbeste min sortu du beregan,
nik nahiago dut sinetsi ama naturarengan.
Nahi dudan eran senti dezakedan apurrean,
zangoak lurrean ta burua hegan.
 
Ez didate eman beste hauturik.
Begirada batean ez da sekreturik.
Ez dut frogarik baina ez dut dudik:
grabitateak ez gintuen egin lurrari loturik.
 
Guk, hadi, guk hari gurari ugari
galdegin dizkiogu ta bizitzea dugu sari.
Begiak itxi dizkigute ez ginen itsu jaio,
sinesmena zor zaio ikusten ez denari.
 
Joan dira lagunak, bat, bi eta hiru.
Joan dira egunak zientziaren gatibu.
Hitz leunak harrotasunak ebatsi dizkigu
ta ezagutzen ez dugunak beldurra ematen digu.
 
Hamarkadaz hamarkada nun gauden ikusirik
gugandik hasirik noiz ohartuko gara?
Ahoa itxirik mintzatu ezin den gisara,
ezin dela ikusi begiratzen ez bada.
 
Hitzak hitz, olerkiak olerki,
emeki, begiak itxi, besoak ideki...
Guzia ulertuko genuke hobeki, beti,
isiltasuna entzuten bageneki.
 
Ta entzun, zabaldu zure zentzun
guziak, '-keriak' bilakatzeko '-tasun'.
Zurekiko zer maitasun daukazun jakin dezazun,
buruaz galdetu, bihotzez erantzun.
 
Pentsatzen ezar zaite, nola litaike?
Besteak miretsi ta gu geu ez gara maite
ispiluak istilu bilakatu dira
politagoak ginen urari begira.
 
Denbora jakintza dela diote argiek,
orduan pentsa zenbat dakiten mendiek,
gure hitz erdiek, gure miseriek
eragindako mina ikusi duten begiek.
 
Neguak ez du gau motzik,
zoriona izotzaren gainean dabila ortsosik.
Baldin baduzu hotzik, bihotzik,
esperantza berant lokartzen da ta esnatzen da goizik.
 
Zergatik ez duenak sosik ez du hitzik
ta ez duenak fitxik ez du pozik?
Hola ez da izanen pertsona urosik,
eman gabe jasotzen duen jendea baizik.
 
Gaur gau guzieri aio.
Gaur haur berri bat da jaio.
Gaur bizitzak esnatu nau
eta galdezka zuzendu natzaio.
 
Gaur gau guzieri aio.
Gaur haur berri bat da jaio.
Gaur bizitzak esnatu nau
eta galdezka zuzendu natzaio.
 
Submitted by KontrolpianKontrolpian on Wed, 12/06/2019 - 11:34

 

Advertisements
Video
Comments