Advertisements

2zio - Gure Barrenetatik

  • Artist: 2zio ( 2zio)
  • Album: Bideak
  • Translations: English
Basque (Modern, Batua)
A A

Gure Barrenetatik

Zer izanen naiz? zer naiz? zer nintzen?
galdera existentzialen linboan ibiltzen...
Eguna nola gaua, han dena ez da laua
baina lehen araua da inor ez dela amiltzen.
 
Lurrera joandako malkoak eskuz biltzen...
gauzak ez dira ikusten ez badira sentitzen.
Maite ez duenak ez du sufritzen
baina sufritu ez duenak ikasten al du bizitzen?
 
Azala entzuten badakigu jada;
ez dakiguna da begirada batez mamia aditzen.
Jakin nahiz ukitzen dugu, jakinez hunkitzen gara.
Inor betiko bizi ez bada inor ez da betiko hiltzen.
 
Konprenitzen?
Ametsak erditzen kezkak erdibitzen dira.
Zer da denbora? Atzo hil zena bihar biziko da,
eta bihar sortuko dena atzo ere bizi zen.
 
Hutsuneak osatzen gaitu
Osotasunak husten gaitu
Aitu! Zikloan jarraitu...
inoiz hasi ez dena ezin da amaitu
 
Bakoitzak bere xarma, bakoitzak bere karma.
Jakin mina beti izan da ezagutzeko arma.
Zorionaren bilatzaile sutsu,
atxeman nahi baduzu segi zure erroetan barna...
 
Gure barrenetatik, irtenbide denak.
Helmuga zaharrenetatik, bide berrienak.
Zango herrenetatik, pauso zuzenak.
Esperientzia txarrenetatik datoz ondoriorik onenak.
 
Etxeko sabaian ez da falta izarrik,
gauza batzuk argi dira ez da erran beharrik.
Jakin nahi nuke, lagun, zergatik egiten dugun
irri elkarrekin eta negar bakarrik.
 
Dolua ez da inoiz erraz ahoratzen:
joanak ohoratzen, maiteak gogoratzen...
Nahiz ainitzek pentsatu hasi naizela zoratzen
minak erakutsi dit poza baloratzen.
 
Sinesten ez nuena sentitu nuen barda,
barnean dudan karga arintzeko beharba?
Baina ez naiz epaiketa antzutan erori:
guzia dakien hori ignorante bat da.
 
Handiuste zantzua ikusi diet askori;
diotenak: “zure pentsamendua ez da ongi”,
“ados defenda zazu zeure arrazoi hori”.
Erantzuna: "-------" bat edo bi...
 
Ai, orai ez dut deus espero...
gai, dohai... berezirik balego
Norbere hautua da bai, bidean segi ezkero
joanak topatzea gero edo egotea zai.
 
Nik uste dut ez dela kasualitaterik,
inork ez duela sortzen kasualki kalterik.
Ez den gisan nahi gabe jarritako katerik,
betiko itxiko den aterik...
 
Gure barrenetatik, irtenbide denak.
Helmuga zaharrenetatik, bide berrienak.
Zango herrenetatik, pauso zuzenak.
Esperientzia txarrenetatik datoz ondoriorik onenak.
 
Submitted by KontrolpianKontrolpian on Wed, 12/06/2019 - 11:11

 

Advertisements
Video
Translations of "Gure Barrenetatik"
Comments